2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Mahaingurua



“HIZKUNTZEN TRATAERA D EREDUAN: Murgiltze eredua eta kanpoko hizkuntzak”
Mahaingurua.
Urtarrilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 6:30ean, Iruñeko Condestable Jauregian.
Antolatzailea: Sortzen Elkartea

Ikasturte honen hasieran, “Nafarroatik Eskola Publiko Berria Sortzen” dokumentua aurkeztu genizuen (atxikitutako artxiboetan). Hausnarketarako eta eztabaidarako tresna bat zela azpimarratu genuen, eta horregatik, bertan agertzen diren ideiak, planteamenduak, eta aldarrikapenak, paper soil bat batean ez genuela utzi behar aurreratu genizuen ere.
Ohar honen bidez, ikasturte honetarako aurreikusi genuen lehenengo mahai-ingurua aurkeztu nahi dizuegu. Jakingo duzue, laster, eskoletako aurre-matrikulazio garaian bete betean aurkituko gara. Gure elkartetik, aurre-matrikulazio kanpainaren baitan, beste ekarpen mota bat egin nahi genuen, urtero egiten dugun ohiko propaganda lanaz gain. Eta igarotako hilabetetan, Nafarroako Hezkuntzan, bizi izan dugun hizkuntzen inguruko interes handia ikusita, espero dugu, gaiak behar duen oihartzuna lortzea. D ereduaz ariko gara, eta bertan, murgiltze eredua izanik, kanpoko hizkuntzek duten, eta izan behar duten, lekua eta garrantzia, mintzagaiak izanen dira.

Horretarako, 3 hizlari gonbidatu ditugu. Hemen, bakoitzaren inguruko zenbait informazio:
-. Begoña Bitorika, Sortzen Elkarteko koordinatzaile orokorra.
-. Inma Muñoa, Ikastolen Elkarteko hizkuntzen egitasmoetako arduraduna.
-. Richard Weyndling, kazetaria, irakasleen ingelesa irakaslea izandakoa. 

Hizlari bakoitzak interbentzio mugatua izanen du, eta entzuleek galderak egin ditzaten tartea izanen dugu. Hitzaldia euskara hutsez garatuko da, eta gehienez, bi ordutako luzapena izanen du.
Gure ustez, irakasleei zein gurasoei, orokorrean, zuzendutako hitzaldia da, baita publiko orokorrari ere, Hezkuntzan dauden kezkak eta eztabaidak, eskoletako lau hormetatik at atera behar ditugu eta. Saltsa handia dago, zalantzarik ez dago. Hona hemen, Sortzenetik, hausnarketarako egiten dizuegun gonbidapena.

burukoa.jpg