2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

“Solasean... Erreniega I.P.ko familiekin” Tailerra


Seme-alabekin sexualitateaz mintzatu:
Zer esan nahi du gure seme-alabekin sexualitateaz hitz egitea? Zein da hori egiteko adin egokia?
 Eta une aproposa? Ba al da une egokiagorik? Zer komeni da aipatzea adin bakoitzean?


“Hots Gurasoak” elkarteak eta ikastexeko zuzendaritzak elkarlanean antolatu dugun tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Tailerra, “Solasean... Erreniega I.P.ko  familiekin” izena darama eta Solasean Gune Sexologikoaren eskutik dator.

Hitzaldi honen helburua da seme-alabekin sexu heziketa garatzeko zailtasunak eta beharrak partekatzeko leku bat sortzea. Baita ere edukiak antolatu eta izendatzeko lekua, eta tresnak eta baliabideak proposatzeko orientatua dago.
  
Hizlaria Maite Ziganda izango da, Sexologia Masterra, Gizarte Lanean Diplomatua, 2013 arte Hegoak Elkartearen koordinatzailea eta gaur egun Solasean Gune Sexologikoko kidea. Joku eta ekintzen bidez, sexualitatearen inguruko hausnarketa bat egitea proposatzen digu, eta horretarako  metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko du.

Plaza kopurua 27 pertsonetara mugatuta dago eta eskaera handiagoa bada, datorren otsailak 5, ostiralean goizeko 9:15etan Guraso Elkarteko egoitzan zozketa bat egingo dugu plazak banatzeko.

Interesa baduzu zure izena eta datuak bidali helbide elektroniko honetara, otsailak 4 baino lehen.

hotsgurasoak@gmail.com

Agur bero bat


DATAK: otsailaren 15a eta 22a.
ORDUA ETA TOKIA: 16:45etatik 18:15etara – Erreniega ikastetxeko liburutegian.
PREZIOA: Doakoa “Hots Gurasoak” elkarteko kideentzat eta 10 € kideak ez direnentzat.
PLAZAK MUGATUTAK.
DOAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA.