2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Eskolaz kanpoko ekintza guztiak, informatika izan ezik, jantokiko ordutegian burutzen dira. Aurrera eramateko, Dindai Fundazioa-ren laguntza dugu.

HELBURUAK:

  • Euskararen erabilera bultzatzea.
  • Umeen arteko harremanak euskaraz izatea bultzatzea.
  • Jokorako giroan euskara ez-akademikoaren erabilera bultzatzea.
  • Jokoak eta ekintza kulturalak burutuz, elkartasuna eta parte-hartzea bultzatzea.
  • Umeek haien denbora librea era eraikitzailean eta egokian bizi dezatela.
  • Gustuko ekintzak era dibertigarrian garatu eta ikas ditzatela.

EKINTZAK:

Adinen arabera eskainiko dira.
Urriaren 13an hasi ziren eta maiatzaren 30ean bukatuko dira.
Ikasturte honetan ondorengo ekintzak burutzen ari dira:

  • Euskal Dantza:  47 ikasle.
  • Poliekintza – Multiactividad:  39 ikasle.
  • Erlajazioa jolas bat da – Jugando con la relajación:  33 ikasle.
  • Xake – Ajedrez:  11 ikasle.
  • Gorputza astindu – Muévete y baila:  22 ikasle.