2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Bazkide eta Haurtzaindegiko Batzordea

Bazkideen batzordetik Gurasoen elkarteko bazkide berrien sarrera eta elkartea uzten duten bazkideen irteera kudeatu, urteko diru sarrera kobratu eta zuei Hots Gurasoak elkartearen informazioa heltzen zaizuen korreo elektronikoak eguneratzeko ardura hartzen dugu.

Hemen lortu dezakezue:



Haurtzaindegiko batzordetik familia eta lana bateratzen laguntzen duen eskolako ordutegi-aurreko harreraren zerbitzua kudeatzen dugu.

Ausolan jangarria enpresak bi langile ditu horretarako. Ordutegia goizeko 7:30etatik 9ak bitartekoa da, eta hau antolatzeko eskolak bi gela uzten dizkigu.