2016(e)ko martxoaren 20(a), igandea

"Gure Jolastokia Eraikitzen" proiektuaren aurrerapausuak

“Gure Patioa Eraikitzen” proiektua itxura propioa hartzen ari da eta nola gainera!

Baratza-Batzordeak beharrezkoa den gunearen diseinua oso aurreratuta du, ikasturte honetan bertan ikasle txikiak eraiten hasi daitezen. 

Lehen fase honetan, datorren ikasturteari begira, asmoa da porlanik ez duen elipse itxurako gunean, bankaletan antolatuta, eraiteko gunea prestatuta uztea. Era berean, konpostarako gunea ere prestatuko da, arlo honetan barne baliabideekin hornituta egoteko.

             

Gainera, proiektuak etorkizunean baratza bertikalean eta mahaietan eraitea ere aurreikusten du.

                   

Pausu hauek guztiak nekazaritza ekologikoaren arloan ibilbide luzea duten pertsonen aholkuek lagunduta ematen ari dira.




Patio-Batzordeak Tatu izeneko Erreniegako aita batek diseinatutako proiektu interesgarriari ideia berriak eransteko lanean jarraitzen du.


Beste alde batetik, Zizurreko Kultur Etxean pertsona guztiei irekita egongo den erakusketa batean eta Hegoalde ikastolako zuzendari ohia eta gaur egungo Nafarroako Eskola Batzordeko lehendakaria den Aitor Etxartek emanen duen hitzaldian, non orain dela urte batzuk aipatutako ikastolan aurrera eraman zen antzeko proiektuaren esperientzia kontatuko duen, lan egiten ari da.
             
                   

Bi batzorde hauen lanarekin batera, Koordinazio Lan Taldeak Zizurreko alkatetzarekin eta hirigintzako teknikariekin zenbait bilera izan ditu, proiektu honen eraginkortasuna sendotzeko.

Ildo honetatik, martxoaren 16an Zizurreko udaleko Hirigintzako Batzordea patioan egon dela eta batzorde hori osatzen duten teknikariek eta alderdi politikoen ordezkariek proiektu honetan gertatzen ari diren aurrerapenak zuzenean ezagutzeko aukera izan dutela aipatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Jakinarazi dituzten sentsazioak oso positiboak izan dira.


Ikus dezakezuenez, proiektua aurrera doa, ilusioz beteta eta patioa gure txikiak hazteko gunea bihur dadin lortzeko gogo handiarekin. 

Aurrera denok!