2016(e)ko apirilaren 3(a), igandea

“Drogen inguruan, familiek badugu zer egiterik”

Drogei eta drogen zenbait erabilerari buruzko informazioa hurbildu.
Nola azaltzen ditugu drogekin dauden erlazio ezberdinak?
Zer egin dezakegu etxean edo familian prebentzio arloan.


Maite Ziganda, Erreniegako ama batek oparitu nahi digun tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Tailerra, “Drogen inguruan, familiek badugu zer egiterik” izena darama eta “Hots Gurasoak” elkarteak eta ikastexeko zuzendaritzak elkarlanean antolatu dugu. 

Tailer hau edozein adinetako seme-alabak dituzten familientzat zuzenduta dago, nahiz eta drogen inguruko kezkak gure seme-alabak hazten diren neurrian agertu, izan ere prebentzio arloan asko egin daiteke hiru urtetik aurrera.
  
Hizlaria Maite Ziganda izango da, 2013 arte Hegoak Elkartearen koordinatzailea, Sexologia Masterra, Gizarte Lanean Diplomatua, eta gaur egun Solasean Gune Sexologikoko kidea. Drogen inguruko eta prebentzio arloan hausnarketa bat egitea proposatzen digu, eta horretarako  metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko du.

Plaza kopurua 27 pertsonetara mugatuta dago eta eskaera handiagoa bada, datorren apirilak 15, ostiralean goizeko 9:15etan Guraso Elkarteko egoitzan zozketa bat egingo dugu plazak banatzeko.

Interesa baduzu zure izena eta datuak bidali helbide elektroniko honetara, apirilak 13 baino lehen.


hotsgurasoak@gmail.com


Agur bero bat




DATAK: apirilaren 18a.
ORDUA ETA TOKIA: 16:45etatik 18:45etara – Erreniega ikastetxeko liburutegian.
PREZIOA: Doakoa.
PLAZAK MUGATUTAK.
DOAKO HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA (ZERBITZUA ALDEZ AURRETIK ESKATUZ GERO).