2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

Erakusketa eta hitzaldia

"Gure Jolastokia Erakitzen" proiektua aurrera jarraitzen du eta datorren astean beste urrats garrantzitsu bat emango du.

16tik 22ra bitarte, Kultur Etxean ikusgai egongo dira Erreniegako Hezkuntza Komunitaterako hain garrantzitsua den proiektu honen informazioa eta berari egin diren ekarpenak. 

Aste honen ekintza zentrala astelehena 16an arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxeko entzunaretoan izango da. Bertan, Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria, antzeko proiektu bat nola eraman zuten aurrera kontatuko du, Hegoalde Ikastolako zuzendaria izan zenean. Ekintza honekin, proiektua Zizurko Herrira aurkeztuko da eta berarekin eta erakusketaren inaugurazioa izango da. Musika zuzenean eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Ez galdu aukera, unkigarria izango da!!!

"Hots Gurasoak"