2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

Maiatzak 14-Iruñerriko Eskola Topaketak

D EGUNA - Iruñerriko Eskola Topaketak


    Datorren maiatzaren 14an, Iruñerriko sare publikoko D ereduaren Eskola Topaketak burutuko ditugu Iruñeko Ziudadelan.  Bertan, maila ezberdinetako ikastetxeetako ikasle, langile eta familak elkartuko gara jai giroan, hiru helbururen bueltan:

  1. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu

  1. Urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak eman

  1. D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea

Eskola Topaketak ekimena irekia da, baina hartzaile nagusia Iruñerriko euskarazko murgiltze ereduko ikastetxeetako ikasle, langile eta familiak dira.

Ekimenaren egitaraua:

  • 10:00 Txupinazoa: topaketen hasiera eta Sortzen Konpartsaren abiatzea

  • 10:00 Eskola tailerren irekiera:
    • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak
    • Tailerrak 13:00k arte irekiak egongo dira.

  • 10:30 Gazte Olinpiada:
    • Bigarren hezkuntzako ikasleentzako jinkana eroa.
    • 12:00k arteko tartea izango du.

  • 10:30 “Euskaraz Mintza” ekimeneko Herri Kirolen finala:
    • Euskaraz Mintza lantzen duten eskoletako Herri Kirolen finala izango da
    • 12:00k arteko tartea izango du.

  • 12:00 Dantza kolektiboa:
    • Euskaraz gidatutako dantzaldi kolektiboa koreografia batekin: ikasle, familia eta irakasleak

  • 13:00 Ekitaldia:
    • Argazki familiarra: Sortzen komunitateko kide garen guztiona (bazkide eta babesle)
    • Eskertze ariketa: Sortzen eta Guraso Elkarteetan parte hartu dutenei

  • 10:00 Gaztelu puzgarriak: 13:00k arteko tartea izango du

  • 10:00 Argazki Olinpiadaren erakusketa: 13:00k arteko tartea izango du

  • 10:00 Kontsumorako eskaintza:
    • Lasto-Taberna: ura, lanranja zuku naturala, limoi granizatua, ogi xigortuak urdaiazpiko eta gaztarekin, pintxo bejetalak eta fruta brotxetak. Guztia ekoizpen ekologikoa.
    • Taloak

    Eskola Topaketak Iruñerriko D ereduko ikastetxeen Guraso Elkarteen konpromiso eta lanari esker dira posible, zein Iruñeko Udalak eskainitako laguntza eta babesari esker.