2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata





Hots Gurasoak, Sortzen Elkartea sare publikora bazkidetuta, Erreniega herri ikastetxeko gurasoen elkartea da.

Gurasoek haien seme-alaben hezkuntzaren inguruan dituzten kezkak, zalantzak eta iradokizunak bideratzeko toki egokiena da.

Elkarteak Erreniega Ikastetxe Publikoan ikasketak burutzen dituzten ikasleen gurasoak eta tutoreak ordezkatzen ditu eta guraso bazkide guztiek osatzen du. Hezkuntza erkidegoa osatzen duen neurrian, gure seme-alabek hezkuntza baldintzak hoberenak izan ditzaten lan egiten du.

1.999. urtean sortu zenetik, honako hauek izan dira eta dira elkartearen helburu nagusiak:


Ø  Ikastetxe honetan ikasten duen ikasleriaren hezkuntza baldintzak hoberenak izan daitezen, hau da, irakasleria, baliabideak eta instalazioak ahalik eta hobekien lortzea.

Ø  Gurasoei  laguntza ematea, amankomuneko edo banakako arazoen jarraipenaren bitartez, haien seme-alaben hezkuntzari buruzko gai guztietan.

Ø Euskaraz antolatzen diren ekintza guztietan parte-hartzea bultzatzea, Euskara bultzatzen duen guztia babesten.

Ø Zentroko kudeaketan gurasoen partaidetza bultzatzea, Elkarteko iharduerarik garrantzitsuenak komunikabideren bidez aldarrikatuz, modua eta maiztasuna zehaztekotan izanik.

Ø  Giro begirunetsua posible egitea galga  guztietan, sexuaren  araberako ez baztertzailearen heziketan oinarrituta, non emakumeen eta gizonen aniztasuna errespetatzen den eta batzuen zein besteen bereiztasunak hartzen baitira aintzat, persona guztien arteko aukera berdintasun benetakoa eta egiazkoa sustatuz.


Helburu guzti hauek lortzeko, Hots Gurasoak elkartea batzorde sistema batez antolatuta dago. Hilabetean behin Zuzendaritza Taldearen bilerak egiten ditu eta bazkide guztiei irekitako Zuzendaritza Taldearen bilerak hilabetean beste behin ere egiten ditu. Bilera hauek Guraso Elkarteko gelan izaten dira 15:00etatik 16:30ak bitarte.


BATZORDEAK

  • Eskola Kontseilua Batzordea. Batzorde hau gurasoen ahotsa da Ikastetxeko Eskola-Kontseiluan.
  • Bizikidetza Batzordea. Eskolarekin batera galga guztietan giro begirunetsua posible egiteko lan egiten du, guztion artean errespetuzko elkarbizitza baten oinarriak.
  • Eskolaz Kanpoko Jarduerak Batzordea. Ikastetxean eskaintzen diren eskolaz kanpoko jarduerak kudeatzen ditu (askotariko ekintzak, zirkua, dantza eta mugitu, xakea...).
  • Jaiak Batzordea. Gaztain-festa, Olentzero, Korrika, Inauteriak, Sortzeneko jaiak, ikasturte bukaerako jaia... antolatzen eta garatzen duen batzordea.
  • Kanpo Harremanak Batzordea. Beste elkarte batzuekin, Zizurreko beste eskoletako elkarteekin, eta Bertako Paktoarekin lan egiten du.
  • Bazkideak eta Haurtzaindegia Batzordea. Kurtso bakoitzean bazkide zerrenda eta Haurtzaindegi-zerbitzua kudeatzen du.
  • Sortzen Batzordea. Hots gurasoak eta Sortzen Elkartea sare publikoaren arteko lotura da, “Euskaraz Mintza” proiektua, “Errigora” kanpaiana edota gurasoentzako tailerrak antolatzen duena, eta era berean zerbitzuak eskaintzen dituena, esaterako, aholkularitza juridikoa.
  • Diruzaintza Batzordea. Guraso Elkarteko kontuak kudeatzen ditu.
  • Itzulpengintza. Komunikazioetan euskararen erabilera ahalbidetzen duen batzordea.
  • Blogaren kudeaketa. Blog hau eguneratzeko arduraduna da.


Ikastetxean dagoen “Euskaraz mintza” proiektua ere laguntzen dugu, baita gurasoentzat (autoestima eta autonomia,...) eta ikasleentzat (informatika, makanografia, CNAi-rekin ingelesa, trikitixa eta panderoa, sare sozialen erabilera)  zenbait ikastaro antolatu ere.

Gure ustez, bazkidea izatea eta Guraso Elkartean parte hartzea gure seme-alabeentzat kalitatezko nahi dugun hezkuntza lortzeko egokiena da eta horregatik, bazkide egiteko eta gurekin batera lan egiteko gonbidapena igorri nahi dizuegu.