2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

“Naforraoako Hegoaldeko uzta, euskarari puzka!” Errigorako kanpaina




Kaixo guztioi,

Hemen da “Nafarroako Hegoaldeko uzta, euskarari puzka!” Errigora kanpaina, aurten ere, Hots Gurasoak elkarteak euskararen aldeko kanpaina honekin bat egingo du.

Atxikitutako dokumentuetan kanpainari buruzko informazio zabalagoa daukazue.

Aurtengo kanpainak bi nobedade ditu pasa den urtekoarekin konparatuta:

  1.  Saskien erreserba: datozen ostiraletan urriak 23 eta 30 eta azaroak 6ean, 16:30etik 17:30era patioan mahai bat saski batekin ikusgai jarriko dugu zalantzak argitzeko eta zuen erreserbak bideratzeko.

     2.  Ordainketa: erreserbatzeko momentuan egingo da. Saskien prezioa 50€koa da eta %25a zonalde diskriminatuan euskalgintzaren proiektuak laguntzeko  erabiliko da.

Euskararen aldeko ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hots Gurasoak Sortzen batzordea.