“Nafarroatik Eskola Berria Sortzen”
2015eko azaroaren 28an
Sortzen Elkartea
Nafarroako Hezkuntza Komunitatea deitzen dugu, azaroaren 28an, eztabaidarako eta proposamenak egiteko helburuarekin elkartzeko. Kalitatezko Hezkuntza, Sistema propio baten bidean urratsak emateko garaia dela uste baitugu: Guk, hemen eta orain!
Goizeko 10etatik eguerdiko 14:00ak arte, Biurdana Ikastetxean. Aurkezpen eta kokapen orokor baten ostean, 6 lantalde egingo genituzke. Bakoitzak bere dinamizatzailea izango du, eta bertan hitz egiten dena, akta batean jasoko da. Eztabaida eta proposamenak. Ondoren, plenarioa eta Hezkuntza Plataformen Topaguneko kide baten ekarpena.
Lan talde bakoitzean: Non gaude eta nora goaz? Nola?
Jardunaldi honetatik, ikastetxeetan eta herrietan, lan egiteko prest ateratzeko helburua daukagu.Urtarrila eta martxoa bitartean, tokian tokiko batzarrak burutu beharko ditugu, gai zehatzen inguruan, Plataforma horiek sortzeko.
● LAN TALDEAK:
○ Euskara-hizkuntz trataera
○ Partehartzea
○ Aniztasuna-Hezkidetza
○ Ebaluazio sistema-Etxerako lanak
○ Kurrikuluma
○ Kalitatea-Ratioak-lan baldintzak
● PRENTSAURREA (ahalik eta jende gehien agertzea)
○ Azaroaren 26an, eguerdiko 11etan, Iruñeko Gaztelu Plazan
● Izena eman ezazu: JARDUNALDIA, Nafarroatik eskola berria sortzen. Azaroak 28. Biurdana Ikastetxean. Behean dagoen inprimakia bete behar da:
"Hots Gurasoak" elkarteko Sortzen Batzordea