2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Gure Jolastokia Eraikitzen




Joan den ostiralean, azaroaren 13an, patioko proiektuan lan egingo duen batzordea martxan jarri zen.

Lehen bilera hau arrakastatsua izan da, bai partehartze aldetik, ideia proposamenengatik eta proiektuan partehartzeko gogoengatik. Bilera honetan, gurasoak, irakasleen ordezkari bat, Zuzendaritza Taldeko bi ordezkari eta Guraso Elkarteko ordezkariak egon dira.

Guztiok pentsatzen dugun eskolako jolastokia izan behar duen ildo berdina jarraitzen dituzten idei interesgarriak sortu dira: gune ludikoa, hezitzailea eta hezkuntza komunitatean zein Zizurrekoan harremanak indartzen dituena.

Proiektuak, beharra bertutea bihurtzeko asmoa dauka. Haur Hezkuntzako aterpearen falta eta jolastokiaren zoruaren arazoetatik abiatuz, heziketa-proiektu handinahiagoa izatera pasa da. Proiektu hau bere artean lotutak dauden hiru arloz osatuta dago: ikasleentzako baratza bat, haurrezkuntzako sarrerarako aterpe bat eta jolastoki bat.

Lehen topaketa honetan batzorde ezberdinak sortzea erabaki da, baratza batzordea edota azulolan batzordea, beste batzuen artean, proiektuaren arlo bakoitzak martxan jartzeko.

Era berean, udaletxetik jolastokia eraikitzeko behar den aurrekontu-saila zehazteko beharra ikusi da, ilusioz beteriko proiektu hau martxan jartzeko eta garatzeko ezinbestekoa den elementua delako.

Animo eta laister arte!!!

“Hots Gurasoak” elkarteko Zuzendaritza Taldea