“Hots Gurasoak” elkartetik
Sortzenek proposatu duen ekintza honetan parte hartzea erabaki dugu, hezkuntza
komunitatean aisiaren bidez harremanak sortzea eta sustatzea helburu nagusia
bezala duena.
Aniztasunean, errespetuan,
lehiakortasunik gabe, elkartasunean, kolektibotasunean, euskararen ardatzaren
baitan, lekuan lekuko errealitatean txertatua, eskola eta herria bat eginez,
hezkuntza komunitateako sektore ezberdinen elkarlana bultzatuz…proiektu hau
lantzen.
Ekintza hau aurrera eramateko
proposatzen den lan ildoa Erraldoi
Konpartsa bat sortzea da.
Helburua
• Guraso eta ikasleen
harremana lantzea esku-lan baten eraikitzearen bidez:
- Sortzen Elkarteko bazkide diren Guraso Elkarteek ikasleekin batera erraldoiak egingo lituzke.
- Horretarako lan saio ezberdinak antolatu beharko dira: eraikuntzarako, dantzan ikasteko…
• Ikastetxea eta
herri/auzoaren arteko harremanak lantzeko eta estutzeko bitarteko bat sortu:
- Eraikitako erraldoia ikastetxeko barne jaietatik harago herri/auzoko jaietan ere parte hartzeko aukeraren bidez.
• Ikastetxearentzat
herri/auzoaren aurrean tresna berri bat lortzeko:
- Ate irekietan, promozioan, matrikulazio kanpainan, eta abar erabiltzeko.
• Eraikiko liratekeen erraldoi
guztiekin, Sortzenen Konpartsa antolatzea:
- Sortzen Elkarteko jardueretan parte hartzeko: eskola topaketak, mobilizazioetan…
Ekimenaren
eredua
• Tailer batzuk prestatuko
dira erraldoiak eraikitzeko erronkan parte hartzea erabaki dutenentzako.
- Tailerrak ikastetxe bakoitzean burutuko liratezke.
- Tailerrak burutzeko begirale bat jarriko da, ekimenaren ardura hartuko duena.
• Tailerren ondoren ikastetxe
bakoitzean bere erraldoia eraiki beharko dute:
- Lehenik ze erraldoia egingo den aukeratu: zer izango da (pirata bat, pertsonai mitologikoa,..).
- Bigarrenik izena jartzeko saio partea hartzailea: proposamen bat burutuko dugu hau egiteko.
- Bestetik eraikuntza fisikoa: egitura, aurpegia, janzkera.
- Azkenik dantza egiteko ikastaro txikiak: ikastetxe guztientzako kanta batzuk aukeratuta, herri/auzoko erraldoien dantzari bati eskatuko zaio irakasle izatea.
Datozen egunetan ekintza honen
inguruko informazio gehiago emango dugu.
“Hots Gurasoak” elkarteko
Sortzen batzordea